XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Buztin-egunekoaren ondoren, gainetik kentzeko planak pentsatzen hasita nengoen, zeren itzala bezala atzetik izango nuela uste bainuen. Baina benetan konbentzigarririk ez zitzaidan bururatzen.

Esan eta egin, nire beldur guztiak berretsi egin ziren.

Biharamunean nire alboan eseri zen, jolas-tokiko aulkian eta isildu gabe ekin eta ekin aritu zitzaidan otarteko posmodernoen enpresaren txorakeria horren inguruan.

Horrela eguna joan eta eguna etorri, nik ezertxo ere esaten ez niolarik.

Onartzen dut lehenengotan onetik ateratzen ninduela eta entzun ere ez niola egiten, zeren esaten zuen guztiari erabateko kirtenkeria irizten bainion.

Baina gero halako grazia bat egiten hasi zitzaidan eta dibertitu ere egiten ninduen.

Gainera, iruzkin batzuek ere ihes egin zidaten egin nahi zituen konbinazio xelebreez hitz egitean, izan ere egundoko kaikukeriak baitziren eta hori ikusarazi nahi nion.

Eta berak, jakina, lankide izateko prest nengoela interpretatu zuen, nahiz eta nik bera behingoz konturatzea nahi izan halako ideiak erokeria hutsa zirela.

Horrela zer bururatuko eta produktuaren benetako lagunak ekartzea besterik ez zitzaion bururatu neronek epai nitzan.

Berak zioenez, gure enpresaren goiburuaren arabera: